|
Article on other languages:
|
Kristautasuna erlijio Kristauaren izena da. Bere doktrina Nazareteko Jesusen aginduetan oinarritzen da. Kristautasuna erlijio duen gizon-emaztekien multzoak Kristauteria du izena, eta jarraitzaileak kristauak edo giristinoak dira. SarreraKristautasuna munduko hiru erlijio monoteistetako zabalena da, Judaismoa eta Islama dira besteak. Kristautasuna Judaismotik dator, eta gaur egun gauza asko dauzkate elkarren arteko. Kristautasunak Torah liburu sakratuan dauden liburuak hartzen ditu eta Itun Zaharra deitzen dio, baina bere erlijio-oinarria Itun Berrietan dago idatzita. Biek osatzen dute Biblia liburua. Judaismoaren lege bakarra, aldiz, Torah da. Kristauen tenpluak elizak, katedralak eta abar dira. Jesukristorengan eta Jainkoarengan sinesten dute. Hainbat ospakizun dituzte, esaterako, Mendekoste eta Eguberria. Kristau TaldeakKristautasuna historian zehar hainbat taldetan banatu da, bai giro kulturalak hala aginduta, baita fede kontutan izan diren bereizketak direla eta. Kristautasunaren baitan, eta Erreforma Protestantetik aurrera, hiru adar nagusi egon dira:
Banaketa hau ez dute talde guztiek onartzen: anglikano askok beraien buruak katoliko eta protestanteen arteko via media bezala ikusten dituzte eta hori dela eta beste atal batean kokatzen dituzte beraien buruak. Beste batzuk (Jehovaren lekukoak, mormoiak, etab. ez dute banaketa hori inola ere onartzen, eta, gainera, beste taldeek ez dituzte kristautzat hartzen. Ikus, gainera
|
This article is from Wikipedia. All text is available under the terms of the GNU Free Documentation License.